XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hitz horietaz harriturik, haren ekintzagatik eskerrak eman, eta esan nion:
Gero beraiekin gertatutako guztia kondatu nion, hasieratik amaieraraino, eta esan zidan orduan:
Nik ihardetsi nuen:
Baina hark ekin zion:
Eta alferrikan haien barkamena otoitz egin nion.
Gero hegan egiteari eman zion bere lepoan ni eramanez eta nire etxearen azotean utzi ninduen.
Etxeko ateak ireki eta gordelekutik hirur mila dinarrak atera nituen.
Gero neure denda ireki eta beharrezko ikustaldi eta ohizko agurrak egin ezkero, jenero berriak erosi nituen.
Gaua helduta, denda itxi, eta neure geletan sartzean bi erbitxakur hauek, bazter batetan loturik zeudenak, aurkitu nituen.
Ni ikusiz jaiki, negarrari eman eta nire janzkiei atxeki zitzaizkien.
Orduan nire emakumea etorri, eta esan zidan:
Eta nik esan nion:
Horregatik, o efrit ahalguztidun hori! hemen ikusten nauzu, neure koinataren bila, haiek desorgintzea suplikatu nahi izango niokeena, hamar urteak iraganik doaz-eta.
Hona heltzean gizon zintzo honekin topo egin nuen, eta haren abenturaz jabetu nintzenean zu eta haren artean gertatuko zena jakin arte ez nuen joan nahi izan.
Eta hau da nire ipuina.